FUTBOLEAN ERREPESTUA ETA
ANIZTASUNA SUSTATZEKO AGIRIA

Futbolean denok bat, homofobia jokoz kanpo uzteko

Arbitroari irainik ez!!! Ez marikoi, ez besterik

Gazte jendeak harreman handia izan ohi du kirol munduarekin, eta alor hori erreferentziazkoa gertatzen da balioak helarazi eta zabaltzeko. Eta kirolaren barruan, futbola dugu, orain ere, jendartean eragin eta hedadura handienekoa.

Alabaina, gaur egun nagusi den kirol-ereduan, onartezintzat jo daitezkeen jokamoldeak azaltzen dira etengabe.

Kirolak bereganatu dituen garrantzi, zabalkunde eta lehiakortasun gero eta handiagoek jokatzeko modua gaiztotu dute elkarbizitzaren kaltetan, garaipena eta arrakasta lehenesten baitira oroz gain. Sarri askotan, helduen kirola eredutzat hartzen da, eskola kirolaren oinarritzat, eta haren bitartez zabaltzen diren zenbait jokabide ez dira, inola ere ez, nahi eta beharko genituzkeenak.

Hala, nahiz eta futbolak gazteen artean balio positiboak garatzeko esparrua izan beharko lukeen, ezin da ukatu sarritan ez direla balio horiek zabaltzen; aitzitik, jokamolde baztertzaileak, homofoboak, errespetu eta tolerantziarik gabekoak sustatzen dira, edo ez zaie kontra egiten.

Bestelako esparru publiko askotan badira pertsona gay, lesbiana edo transexual ezagunak, baina futbolean oso finkatuta dago tabua, eta oso futbol jokalari gutxik –bat bera ere ez esatearren– jakinarazi dute jendaurrean homosexualak direla.

Gure ustez, sexu aniztasunarekiko errespetua sustatzeko, errazenetik hasi beharra dago, hizkeratik. Irainik gabeko hizkera errespetuzkoa nahi dugu, eta lortuko badugu, taldean, denok batera lan eginez izango da.

Kanpaina honek garrantzi handia du kirol esparruan, zenbait arrazoirengatik:

Horregatik guztiagatik, Futbolean denok bat, homofobia jokoz kanpo uzteko.