TALDEAK ETA ELKARTEAK

Aldarten, LGTBen familiek beti izan dute lehentasunezko arreta.

Horregatik, duela urte batzuk guraso bakarreko familia talde bat eratu zen.

Hastapenetan, emakume lesbianak elkartu ziren; geroxeago, aita gayak etorri ziren taldera, eta horrela eratu zen famili lesbigayen taldea. 

Familiak amatasun/aitatasunaren inguruko beren bizipenez, beldurrez eta erronkez solastatu ahal izateko, familia lesbigayen ikusgaitasuna errebindikatzeko eta berdintasuna arlo guztietara (gizartera, hezkuntzara, legeetara, instituzioetara…) zabal zedin errebindikatzeko gune bat sortzea izan zen taldearen helburua; aldi berean, adingabeak elkarrekin agon ahal izateko gunea ere izan nahi zuen.

Oraintsu, familia lesbigayek elkarte bat osatu dute: SEHASKA elkartea. Honatx, lotura: 

Elkarteren batekin harremanetan jarri nahi baduzu, sartu webgune honetan:

SEHASKA: www.sehaska.es


ALDARTE, BERASTEGI 5-5 48001 BILBAO
web@aldarte.org eta aldarte@aldarte.org Tlfno. 94.423.72.96