Lege-Aholkularitza

Familien, kasu honetan familia LGTBen, legezko babesa funtsezko alderdietako bat da familia mota horiek gainerako familia eredu guztien pare onartzeko. Gure familiak babesturik egon daitezen, funtsezkoa da jakitea zer eskubide ditugun eta balia ditzakegun: alarguntza-pentsioa, izatezko bikotearen eta ezkontzaren arteko desberdintasunak, oinordetza-eskubideak (herentzia...), ezkondutako bi emakumek sortutako familian jaio diren umeen inskripzioa, adopziorako eta harrerarako eskubideak, gizon homosexualen aitatasuna, kide transexual bat duten familien babesa, osasun-eskubideak etab. 

Gai horiei guztiei buruzko argibideak eta aholkuak lor ditzakezu hemen, horretarako lege-aholkularitza berezitua baitugu.

Azken garaiotan, familia LGTBekin lotura zuzena duten zenbait lege-aldaketa gertatu da; besteak beste, bi emakumek osatutako familiei dagokienez, moldatu egin baitira ezkondutako bi emakumeren familian jaiotzen diren umeen filiazioa zehazteari buruzkoak.
Joan den 2015ean, Laguntza bidezko Ugalketaren legea aldatu zen, eta moldaketa nabarmenak txertatu ziren emakume lesbianei dagokienez, aldatu egin baita 2007ko Legeak finkatzen zuena Erregistro Zibilek eska ditzaketen baldintzei buruz.

Egiaztatu ahal izan dugunez, gaur egun ere irregulartasun ugari gertatzen dira Erregistro Zibiletan, bai argibideak ematerakoan baita irizpide bateratuak ezartzerakoan ere, beraz, gune hau foro egokia gerta daiteke bereizketa kasuak salatzeko, dela Erregistroan inskripzioa egiterakoan, dela ospitaleetan (Laguntza Bidezko Ugalketa unitateetan, kliniketan...).

Zalantzarik baduzu, jo ezazu ALDARTEren aholkularitza juridikorako zerbitzuarengana:




ALDARTE, BERASTEGI 5-5 48001 BILBAO
web@aldarte.org eta aldarte@aldarte.org Tlfno. 94.423.72.96