Aldarte

ALDARTE

Centro de atención a gays, lesbianas y trans

Centro de estudios y documentación por las libertades sexuales

Arabako LGTBI+ errealitatearen inguruko diagnostiko bat egiten ari gara.

Arabako LGTBI+ errealitatearen inguruko diagnostiko bat egiten ari gara.
Kaixo:

Arabako Foru Aldundiaren eskutik, ALDARTE eta Kualitateko ikerketa taldea, COVID-19 geldiunearen ostean, Arabako kuadriletan LGTBI+ errealitatearen inguruko diagnostikoari berriz helduko diogu. 🤓

Lurraldeko LGTBI+ kolektiboa osatzen duten udal guztietako funtsezko talde eta pertsonekin harremanetan jartzeko ordua da, lurraldeko arazo, behar eta proposamenen inguruan primerako informazioa lortu dezagun. Galdetegi honi galdera batzuk gehitu dizkiogu COVID-19 egoera honen berri jakiteko. 🌈🌈🌈

Galdetegian parte hartzeko sakatu hurrengo link-a: https://forms.gle/ZKuYWAhsXmCgBcJR9

Bestalde, interesekoa izan ahal zaien pertsonen artean mezu hau HEDATZEA ESKERTUKO genizuke. 🙏

Arabako koadrilen aniztasuna islatzeko aukera ona dela uste dugu. Parte hartu nahi izatekotan hurrengo e-mail edo telefono bitartez jarri zaitezke kontaktuan:

joseba@aldarte.org   y   lala@aldarte.org
Mugikorra: 685 720 552

Mila esker zure parte hartzeagatik 🤗
ALDARTE eta Kualitateko ikerketa taldea.


Enlaces de interés